lunes, 10 de abril de 2017

BERRIKUNTZAREN POWER POIINT-A

BERRIKUNTZA

SARRERA:
Berrikuntza gaiarekin hasteko, lehenik eta behin berrikuntza zer den jakitea behar beharrezkoa da ea honelaxe definituko genuke berrikuntza orokorki: aurretik dugunarekin haustea.  Esan genezake esparru guztietan ematen direla berrikuntzak, hala nola, hezkuntzan, gizartean, gobernuan… Baina gure gaia hezkuntzaren arlotik bideratuko dugu, beraz, zer dira hezkuntzan ematen diren berrikuntzak?

Berrikuntza hauek hezkuntzan ematen diren aldaketak dira, eta hezkuntzako esparru guztietan ematen dira, baina, berrikuntzak ez du beti guztiontzako hobekuntza ekartzen, izan ere, batzuentzako onurak ekartzen dituen bezala, besteentzako kalteak ere ekar ditzake, beti baitaude haren aldeko zein kontrakoak, norberaren ideologiaren arabera. Baina argi dago, berrikuntza batek inplikazioa eskatzen duela denon aldetik, bai irakasle, guraso, ikasle… Hori dela eta, irakasle tradizionalei zaila zein gogorra egiten zaie berrikuntzen alde egitea, ohiturik eta erosotasunean bizi baitira eta aldaketak haien kalterako izango direla uste baitute.
Beste arrazoietako bat berrikuntzek izango dituzten ondorio eta emaitzak zeintzuk izango diren ez jakitea da, eta horren beldurrak eta pasibotasunak askotan berrikuntzak ez egitera eta haiekin bat ez etortzera garamatza. Gainera, berrikuntzaren bat ematen denean beti gertatzen da curriculumaren edo curriculum ezkutuaren aldaketaren bat.

Gure ustez, berrikuntza batek aurrerapena ekar dezake, baina aurrerapen honen aurrean iritzi ezberdinak  ere egon daitezke, eta honen ondorioz, uste dugu, berrikuntza bat ematerako garaian denon iritzia kontuan izan behar dela eta ez bakarrik alderdi politikoena. Laburbilduz, hezkuntzarekin lotutako berrikuntzak ematerako garaian garrantzitsuena hezkuntzaren hobekuntzarako izatea da.    

HISTORIAN ZEHAR:
Gaur egun normaltzat hartzen dugun arren, historian zehar berrikuntza asko eman dira hezkuntza sisteman, errotik aldatu eta gaur egun duguna sortu dutenak. Adibidez, gizonezkoek eta emakumezkoek ez zituzten eskubide eta betebehar berdinak. Gizonek ikasteko eskubidea zuten baina emakumeek ez, baina hau aldatzen joan egin da denborarekin eta zenbait pertsonei esker.

Emakumeek XVIII. mendera arte ezin izan zuten ikasi, eta asko borrokatu behar izan zuten hezkuntza eskubidea lortu ahal izateko. Honen adibide garbia da Concepción Arenal, eskubide honen alde borrokatu baitzuen. Concepcion Arenal idazle espainiarra izan zen. Bere liburuetan emakumeen eskubideak defendatzen zituen. Feminismo espainiarraren amatzat hartzen da. Bera izan zen unibertsitatera joan zen lehenengo emakumea, baina, horretarako, gizonezkoez mozorrotu egin zen.
Hezkuntzak berrikuntza ugari izan ditu, eta berrikuntza prozesu honetako aitzindarietako bat Francisco Giner de los Rios izan zen. Francisco Giner de los Rios espainiar pedagogo, filosofo eta idazle bat izan zen eta heziera liberala aldarrikatu zuen 1876an. Heziera liberala Espainian hedatu zen proiektu pedagogikoa izan zen, non, berrikuntzak pausu handi bat eman zuen, hezkuntzan, sozialean eta zuzenbideko gaietan. Heziketa liberalak emakumeei lekua eman zien hezkuntzan, honi esker hezkuntzarako sarbidea lortu baitzuten. Bi kongresu egin ziren honen inguruan, eta parte hartu zuten bi emakumeak Emilia Pardo Bazan eta Concepción Arenal izan ziren. Kongresu honetan feminismoaren inguruko

Emakumeei leku bat eman zien beste aitzindari bat Emilia Pardo Bazan izan zen. Emilia Pardo Bazan idazle eta kazetari galiziarra izan zen. Feminismoaren inguruko bere planteamenduak plazaratu zituen eta emakumeen eskubideak aldarrikatu zituen. 1882an, heziera liberaleko kongresu batean parte hartu zuen, emakumeen hezkuntza, egoera, eskubide eta betebeharrei kritika eginez.

Hezkuntzak, gaur egungo hezkuntzara iritsi arte, bilakaera handia izan du. Lehengo eredua hezkuntza prezeptorala izan zen, ondoren eskola primitiboa, eskola tradizionala, eskola postradizionala eta eskola berria egon zen. Eskola berria XIX. mendean hartu zuen indarra. Ereduekin hautsi eta gauza asko aldatu nahi izan zituen: metodologia, hezitzailea, hezigaia… Eredu honen aitzindaria Jean Jackes Rousseau da. Eskola Berriaren ereduarekin batera, metodologia desberdinak sortzen joan ziren; Montessori Metodoa, Maria Montessorik sortua, Decroly Metodoa, Ovide Decrolyk sortua… Ondoren, XX. mendean, Francesc Ferrer i Guardiak Eskola Modernoa sortu zuen eta  Alexander Sutherland Neillek Summerhill eskola sortu zuen. Elvira Zipitriaren exte eskolak sortu ziren ere.

Aitzindari hauei esker emakumeak eskubide asko lortu ditu eta berrikuntza handia nabaritu da.

Beste berrikuntza mota bat nabarmentzearren, emakumeen egoeraz gain, metodologian ere aldaketak egon dira historian zehar. Izan ere, hainbat eskolek, berrikuntzen alde apustu egin dute azken hamarkadetan, eta honen adibide dugu Amara Berri ikastetxea. Amara Berriren kasuan, 5. eta 6.mailako ikasleek komunikabideen saioa dute non helburu nagusia teknologia berrien erabilera menperatzea den. Horretarako, web orriak, grabazioak, programak… egiten dituzte, beste hainbat jardueren artean. Egindako jarduera guztiak Txiki Web ikastetxeko web orrira igotzen dituzte, gainontzeko ikasleek ikus dezaten eta baita eurak beren burua ere.
Ikasle hauek aktiboki eta autonomoki parte hartzen dute, irakasleak gidatzaile papera hartzen duelarik. Horrez gain, lehen eta bigarren zikloko ikasleen lanak ere igotzen dituzte.

Hemen ikus dezakegu hain ezaguna dugun irakasle autoritarioaren figura aldatzen ari dela. Oraindik lana dago egiteko eta gauzak aldatzeko, baina bai emakumeen eta bai metodologia berrien kasuan, ikusi dugu berrikuntzak arrakasta izan duela, zaila izan den arren.

BERRIKUNTZA BEHARREZKOA DELA ERAKUSTEN DUTEN FAKTOREAK:

Dena den, gaur egun asko eztabaidatzen da, hezkuntzak hainbesterako berrikuntza behar duen ala ez; arlo guztietan den beharrezkoa.

Iruditzen zaigu, gizartea aldatu denerako, gure hezkuntza sisteman dagoen metodologia oso gutxi aldatu dela; hau da, ikasgaiak lantzeko erabiltzen den modua, duela urte batzuetan erabiltzen zenarekin alderatuta, oso antzekoa dela. Lehen egiten zen moduan, irakasleak eman behar duen materia modu teoriko batean ematen du lehenik eta denbora izanez gero egiten dira jarduera praktikoak. Egia da, pixkanaka metodologia aldatzen ari dela, eta gero eta talde lan eta lan praktiko gehiago egiten direla. Hala ere, badira beste faktore batzuk ere, hezkuntzan berrikuntza nahitaezkoa dela aditzera ematen dutenak, hala nola, hainbat gairi ematen zaien garrantzia urria. Artea, musika eta komunikazioa bultzatzen duten arloak beti egon dira zapalduak hezkuntzan biologia, historia eta horrelakoen aurrean.

Gure ustez, oso garrantzitsua da hitz egiten ari garen materia honetan berrikuntza bat ematea.  Aurretik aipaturiko arloak postu garrantzitsu batean jarri behar ditugu hezkuntzan, izan ere, kontuan izan behar dugu ikus-entzuneko mundu baten bizi garela, eta artea, musika eta komunikazioa egoteaz gain, kultura, irudiak eta eskolaren parte-hartzea ere bilatu behar ditugula. Gainera, materia hau lantzeko erabiltzen diren lan metodologiak eredu izan beharko lirateke gainerako eduki guztiekin gauza bera egiteko, izan ere, pedagogia tradizionalak ahaztu dituen edukiak lantzen dituen metodologia gisa ulertzen baitira.

Gaien berrikuntzaz gain, gai horiek azaltzeko erabiltzen diren edukietan ere berrikuntza bat eman behar da. Aurrekoan Maiderrek eta azaldu zuten moduan, gauzak azaltzeko erabiltzen diren baliabideek inplizituki mezu sexista, xenofobo, matxistak… bidaltzen dituzte eta hori aldatu beharreko gauza bat da hezkidetzan eta berdintasunean oinarritzen den hezkuntza bat lortu ahal izateko.

IRAKASLEAREN ROLA:
Dena den, irakasleak ikasgelan jokatzen duen rola ere aldatzea beharrezkoa da guztizko berrikuntza bat emateko hezkuntzan. Izan ere, esan beharra dugu ikasgelara berrikuntza eramateko modu azkar eta bideragarriena irakaslea dela. Irakaslea izan beharko da haurrei berrikuntzaren oinarriak transmitituko dizkiena, eta hortaz, oso garrantzitsua da honek jokatuko duen paper edo rola.
Irakasleak izango duen lan handiena, ikasgela haurra eroso sentitzeko leku bilakatzea izango da. Bertan, haurrak, haien emozio eta pentsamenduak adierazteko guztizko askatasuna sentitu behar dute. Gainera, norberak bai bere buruarekiko, bai gizartearekiko, bai eta gainerakoekiko  pentsamendu kritikoa izan dezaten lekua izan behar da. Ez zaio inori berea den zerbait aldatzera behartuko, baina bai emango zaio bulkada bat duen hori egokia den ala ez berak erabakitzeko.

Bestetik, irakasleak, haurraren sormena eta parte-hartzea bultzatu beharko ditu. Lehen esan bezala, bada garaia, haurren irudimenari eta haien arteko komunikazioari garrantzia ematekoa eta zer hobe, irakaslea lehen pausua ematen duena izatea baino.

Haurren parte-hartzea bultzatzeko, bai eta haien interesa pizteko ere, garrantzitsua da haurrarekin lotura duten gaien inguruan aritzea. Horretarako, ondo legoke, ikasle eta irakasleen artean informazioaren elkar-trukaketa bat egotea klaseak denon gusturako egiteko.

Irakaslearen irudiari dagokionez, behin berrikuntza emanda, oso garrantzitsua da irudi hau gutxitzea eta haurrari garrantzi gehiago ematea; hau da, orain arteko irakasle autoritarioaren figura alde batera utzi eta haurrengan zentratzea.

Azkenik, irakasleak, haiek irakatsi nahi dutena eta haurrek ikasiko dutena berbera izango ez dela onartzeko gai izan beharko dira, hau da, onartu beharko du agian ikasle guztiek ez dutela berak espero adina barneratuko, eta agian ez abiadura berdinean. Bere ikasgaia eta lan egiteko modua haurren beharretara egokitu beharko du, ez daitezen haurrak bere erritmo inposatura egokitu, batzuentzat zailegia izango baita. Beti ere haurrak eroso sentiarazi beharko ditu, eta animatu beraiek ahalik eta gehien saiatu daitezen.

Argi dago berrikuntzaren ardatzetako bat irakaslea dela, baina horrekin bakarrik ez da nahikoa, komunitate osoak egin behar du lana berrikuntza arrakastatsua izateko. Denok hartu behar dugu parte berrikuntza prozesuan, haur, guraso, aiton-amonak, irakasle, ikasle… Denok bide berdina hartu behar dugu dena ondo joateko. Berrikuntzaren kontra dagoen jendea dago, baina alde ere. Herritar guztiak elkarlanean aritu behar dira, berrikuntza guztiak ondo ateratzeko.
Hezkuntza munduan, eskolek, irakasleek, ikasleek eta gurasoek elkarlanean aritu behar dute. Hasteko, denak egon behar dira ados berrikuntza emateko. Horietako bat ados ez badago eta parte hartzen ez badu, zaila izango da berrikuntza ematea.
Eskolak eman behar du lehengo pausua, eskola baita botere gehien duena. Bera izan behar da berrikuntza hauen berri emango diena bai ikasle, irakasle eta gurasoei. Irakasleak eta gurasoak paper garrantzitsu bat hartuko dute, haurren ereduak direlako. Haurrak irakasleak eta gurasoak esaten dutenarekin ados egongo dira, beraz, berrikuntza arazorik gabe emango da.

PORROTA, ZERGATIK?
Ikusi dugun bezala, berrikuntzak egitea oso garrantzitsua da, bai, eta gehienok horrekin ados gaude, baina ikus dezakegu errealitatean askotan berrikuntzen saiakerek porrot egiten dutela. Saiakera txiki horiek ezerezean geratzeak zera dakar, berriro ere atzera egin eta hausten saiatzen ari ginen metodologia horretara itzultzea. Liburua bueltatzen da, eta irakasleak berreskuratzen du botere guztia.

Zergatik gertatzen ote da hau? Zergatik, erreminta teoriko eta praktiko egokienak eduki arren, ezin izaten dira berrikuntzak aurrera eraman? Ikerketa asko egin dira honen inguruan, eta zenbait taldetan bereizi dira arazo honetan eragiten duten faktore ezberdinak.
Hasteko, emozio pertsonalekin zerikusia duten faktoreak ditugu. Ikasgelan berrikuntza bat ezartzerako garaian, zaila da dugun erosotasunetik zerbait berri eta ezezagunera pasatzea, babes gabe sentitzen baikara, kaltebera. Horrez gain, gaizki aterako ote den beldur gara, eta aldatzeko gogorik ez duten ikasle batzuen kritikak jasotzearen beldur. Gainera, beste irakasleen babesa eta laguntza jasotzea espero dugun arren, izan liteke kontrakoa pasa eta baztertua sentitzea, eta hori prozesu zail eta neketsu honetan beste zailtasun bat besterik ez da. Hau ongi azaltzen duen metafora bat Athertonek eman zuen: bi itsasertzen artean gaude agerian, bata ezaguna da eta bestea ezezaguna. Aurretik entrenatu gabe bagoaz, eta tartean ez badago flotagailu edota salbamendu ontzirik, beste aldera akituta iristeko, edota are okerrago, ez iristeko aukerak handiak dira. Berrikuntza prozesu zaila da, eta prozesu horretan laguntzarik gabe murgiltzearen ideia ez da erakargarria.

Bigarren taldeak lanbide konpetentziekin du zerikusia, izan ere, arlo horretan erraztasunak ez izateak ere eragin handia du berrikuntza bat ezin aurrera eramateko orduan. Irakasleekin elkarrizketak egiten direnean, askotan entzuten dugu zeinen garrantzitsua den lanbidearekiko konpromezua edukitzea berrikuntzak posible izateko, baina errealitatean badira zenbait faktore konpromezu hau gutxitzera daramatenak, esaterako, irakasleengan eta beren lanarengan eragina izango duten legeen sorkuntzan ezin esku hartzea. Honek zailtasunak jarriko dizkie lana egiterako orduan, eta berrikuntzak aurrera eramateko gogoa kenduko die, ezin baitute haien moduan lan egin.

Azkenik, hirugarren taldeak inguruarekin du zerikusia. Irakaslearen inguruan dagoen egoerak beregan eragina du, eta orokorrean gizartean onartuta dauden zenbait arrazoirengatik, askotan berrikuntza oztopatu eta irakaslearen figura informazio emaile hutsa bihurtzen da, edo hala kontsideratzen dute, benetan irakasteko aukerarik eman gabe.

PROPOSAMENAK:
Arazo guzti hauei aurre egiteko, hezkuntza hobetuko duten zenbait proposamen daude, irakasleen formakuntza hobetuko dutenak, haien berrikuntza saiakerak oztopo hauen erruz geldi ez daitezen.

Horietako bat, klasean gertatutako gertaera kritikoak analizatzea da, bai naturalki igarotakoak eta baita guk eragindakoak ere. Horretarako, egoera horiek grabatu egiten dira, eta gero irakaslearekin batera gertatutakoa ikusi. Modu honetan, irakasleak aukera izango du bere erreakzioa berrikusi eta ongi egin duen ala ez hausnartzeko, eta zer hobetu dezakeen pentsatzeko. Horrela, irakasleak prestatuagoak egongo dira edozein egoeraren aurrean erreakzionatzeko, entrenatuagoak egongo baitira.

Beste alternatiba bat, sozializazio profesionalerako komunitateak dira.
Hezitzaileak, euren lanaren ikasle jarraiak eta etengabeak kontsideratzen dira.
Orain gutxi egin zen ikerketa batean hainbat sozializazio profesionaleko komunitateak alderatu ziren lan dinamikei zegokienez. Ikerkuntza horretan atera zuten ondorioa honakoa izan zen: Ikaskuntza profesionalak modu eraginkor bateagoan ematen ziren, egoera gatazkatsu, alderaketa zein baldintzapenezkoetan, hizlarien ekarpenei zegokienez beti ere. Honetaz gain, egiaztatu zen ikasleen ahotsa, ustekabeko baliabidea zela irakasten ikasteko.

Hung & Der-Thanq bezelako autoreek metodo eta ekintza formatibo batzuk proposatzen dituzte, mundu  bat eraikitzea du helburutzat, iragazkortasuna eman dadin ikasle eta irakasleen artean. Horretarako prestakuntzarako kate bat proposatzen du hurrengo atalekin:
estrapolazioa, simulazioa, kooperazioa, hedadura, partaidetza mugatua eta eboluzioa.

Beste alternatiba bat irakasten ikasten den esparru hezitzaileak dira. Van Veen eta bere laguntzaileek ikertu dute ea zein diren eman behar diren baldintzak eta ondorio honetara ailegatu ziren: eskaintzen duten ikasketa maila mantentzea lortzen duten ikaslekuak datozen baldintzak jasotzen dituzte:
a.                 Irakasleak, prozesu hezitzaileetako helburuak kolektiboki bere gain hartzen dituzte eta euren artean partekatzen.
b.                 Erakundeak, proiektua bultzatzen du inongo oztoporik jarri gabe, eta aldi berean prestakuntzarako erraztasunak ematen ditu, honi, eskola-ordutegian tarte bat irekiaz
c.                 Gainontzeko irakasleak, ontzat ematen dute proiektua eta laguntzeko prest daude.
d.                 Azkenik, indartsuena den baldintza, partaideen motibazioari atxikituta dagoena da. Esfortzuaren emaitza errentagarria den heinean, zentruak, prestakuntzaren ondorioak kontuan izango dituela dio.

KONKLUSIOA:
Guzti hauek proposamenak besterik ez dira, zenbait ikerketen ondoren ateratakoak, baina gure ustez, berrikuntzak aurrera eramaterako garaian bada zerbait are garrantzitsuagoa, eta gure esku dagoena: gogoa, eta auto-konfidantza.

Etorkizuneko irakasle bezala, jakin badakigu bidea ez dela erraza izango, izan ere ikusi dugu oztopoak ba daudela, eta beste hainbeste arlotan gertatzen den bezala, luzaro hemen egon denari aurre egitea ez da erraza izaten, tradizioak pisu handia izaten baitu. Hala ere, alderdi positibotik begiratuta, ikus dezakegu pixkanaka, poliki-poliki aldaketa eta berrikuntza batzuk aurrera eraman ahal izan direla, eta gutxinaka hezkuntza hobetzen doala nabarmendu daiteke.

Uste dugu berrikuntza egunerokotasuneko gauza bat izan beharko litzatekeela, egunero egon beharko ginatekeela gauzak berritzen; sistemak, ideiak, metodoak… Berritzea haztea da, eta hezteko, hazten jarraitu behar dugu. Beti berdin jarriatu ezkero, dugunarekin ados eta ezer berririk bilatu gabe, agian duguna baino askoz ere hobea den zerbait galduko dugu, eta pausotxo batera besterik ez dagoena. Arriskatu egin behar gara eta gure lana beti ahalik eta hobekien egiten saiatu, haurrentzat egokiena dena bilatu. Baina hau egunero, gelditu gabe, hezkuntzan eta bizitzako beste aspektuetan ere.

Hezkuntza sistemari gainbegirada bat emanez argi geratzen zaigu asko direla berrikuntzak egiten saiatu baina gero atzera egin dutenak, arrazoi batengatik edo besteagatik; eta ziur beste asko berrikuntzaren ideia buruan bueltaka izan dutenak, baina praktikan jartzearen beldur izan direnak. Guzti hauen akatsetatik ikasi eta aurrerapauso bat ematen saiatu behar gara, hezkuntza sistemak dituen hutsuneak bete eta gustatzen ez zaizkigun akatsak zuzendu arte.

Horretarako, gure buruarengan sinistu behar dugu, eta aurretik aipaturiko oztopoei aurre egiteko indarra bilatu, kosta ala kosta. Azken finean, argi dago bidea ez dela erraza izango baina gehienetan lorpenak oso onuragarriak izaten dira, eta bene-benetan merezi du esfortzuak.