Hau da gure unitate didaktikoaren
Prezia. Heriotza eta sortzen diren emozioak da gaia.
Leire Varona
viernes, 5 de mayo de 2017
jueves, 4 de mayo de 2017
TALDEKIDEEN AURKEZPENAK
EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY)
Ebaluazioa prozesu bat da non informazioa jaso, aztertu, balioa preziatu eta erabakiak hartzen diren. Ebaluazioaren helbururik garrantzitsuena ikaslearen ikasketa da. Ebaluazioak helbururik gabe egiten bada, denbora galtzea da. Ebaluazioaren barnean ebaluatzeko era asko daude: holistikoa eta espezifikoa, kuantitatiboa eta kualitatiboa, normatiboa eta kriteriala, hasierakoa eta finala, eta azkenik, hezigarria eta batutzailea. Hauetatik, hezigarriak ondorio positiboenak dituena da, feedback prozesua baitago bertan. Presentazioa luzea izan arren, nire atentzioa mantentzea lortu dute, gainera, oso ondo azaldu dituzte kontzeptu eta ideia guztiak.
BERDINTASUNEAN HEZTEN (ILUSIOEN INDARRA) Emakumea ez da presente egon historian zehar,gutxietsiak izan dira gizonezkoekin konparatzen baditugu. Gaur egun gauzak asko aldatu dira, baina gizarte patrialkal batean bizi gara, gizonari garrantzi gehiago ematen baitzaio. Berdintasunean hezten saiatzen gara edo saiatu behar gara, eta horretarako, hezkidetzan landu behar da, ezberdintasun horiek hain nabarmenak ez izateko.
APRENDIZAI ESANGURATSUA (LAS DIVINAZ) Gai honen inguruan ez nekien asko, baina, aurkezpenaren ondoren, aprendizai esanguratsua zer den eta zertarako balio duen argi geratu zait. Aprendizaia esanguratsuak ezagutza berriak eta zaharrak elkartzen ditu, ezagutza berri bat sortuz. Aprendizaia esanguratsuan, ezagutza zaharrek beste esanahi batzuk hartzen dituzte eta ezagutza berriek esanahia hartzen dute pertsonarentzat. Aprendizai esanguratsua oso baliagarria eta efektiboa dela iruditzen zait. Metodo honen bidez, haurrak, kontzeptuak hobeto ikasi eta barneratu ahal izango dituzte.
ANIZTASUNA (GALTZAGORRI) Aniztasuna gai oso zabala da, gainera oso garrantzitsua. Aniztasunaren barruan bi kontzeptu bereizi behar dira, sexismoa eta hezkidetza. Sexismoa rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da. Hezkidetza irizpide sexistei ez jarraituz heztea da. Bi kontzeptu hauek kontrakoak dira. Hezkidetza oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan, beraz, kontzeptu hau txikitatik lantzea oso egokia litzateke. Hezkidetzan bizitzeko eta hezteko, faktore batzuk izan behar ditugu kontuan, hala nola, genero kutsadura saihestea, emakumeen eta gizonezkoen eskubide eta betebeharrak berdinak edukitzea, espazioak zaintzea, guztiak kontuan hartzea…
CURRICULUMA (BOST) Kurriculuma hiru modu ezberdinetara ulertu daitekelari buruz hitz egin dute: kurriculuma ezagutza gisa, curriculuma planifikazio gisa eta errealitate interaktibo gisa. Kurriculuma, teoría eta ekintzaren arteko zubia da. Horrez gain, tareen inguruan eta irakaslearen funtzioari buruzko zenbait ideia azaldu dituzte. Tareak garrantzi asko dute irakasleen formakuntzan, tareak praktikan jartzen jakin behar dituzte, erabilgarriak diren oinarriak jarri eta baldintza ezberdinetara egokitu ere.
IKASGELAKO PROGRAMAZIOA (ASA) Ikasgelako programazioa atazetan banatutako sekuentzia didaktikoa da. Gelako programazio bat egiterako orduan kontuan izan behar diren urratsak eta kontuan hartu beharrekoak. Ikuspegi globalizatzaile batetik sortu behar da ikasgelako programazioa. Haur Hezkuntzako programazio bat egiterakoan, jolasa, harreman afektiboak, espazioa, materiala eta denbora hartu behar ditugu kontuan, eta metodología, behaketan eta esperimentazioan oinarritua egon behar da. Aurkezpen honen ondoren, programazio egoki bat nola egin eta kontuan zer hartu behar den ikusi dut.
GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE) Metodo globalizatzailea arlo ezberdinen arteak loturak egiten ditugunean sortzen da. Hemen, gai batzuk lantzen direnean beste batzuk lantzean datza. Lehehengo, haurrak dakitenetik eta beharretatik habiatu behar gara. Honen helburua errealitatea ezagutzea eta ulertzea da, eta horretarako, oso garrantzitsaua da erlazioak ezartzea. Oso gai interesgarria eta baliagarria iruditzen zait, gainera, gai honen inguruak ez nekien asko, eta aurkezpenaren ondoren, kontzeptu eta ideak argi geratu zaizkit.
BERDINTASUNEAN HEZTEN (ILUSIOEN INDARRA) Emakumea ez da presente egon historian zehar,gutxietsiak izan dira gizonezkoekin konparatzen baditugu. Gaur egun gauzak asko aldatu dira, baina gizarte patrialkal batean bizi gara, gizonari garrantzi gehiago ematen baitzaio. Berdintasunean hezten saiatzen gara edo saiatu behar gara, eta horretarako, hezkidetzan landu behar da, ezberdintasun horiek hain nabarmenak ez izateko.
APRENDIZAI ESANGURATSUA (LAS DIVINAZ) Gai honen inguruan ez nekien asko, baina, aurkezpenaren ondoren, aprendizai esanguratsua zer den eta zertarako balio duen argi geratu zait. Aprendizaia esanguratsuak ezagutza berriak eta zaharrak elkartzen ditu, ezagutza berri bat sortuz. Aprendizaia esanguratsuan, ezagutza zaharrek beste esanahi batzuk hartzen dituzte eta ezagutza berriek esanahia hartzen dute pertsonarentzat. Aprendizai esanguratsua oso baliagarria eta efektiboa dela iruditzen zait. Metodo honen bidez, haurrak, kontzeptuak hobeto ikasi eta barneratu ahal izango dituzte.
ANIZTASUNA (GALTZAGORRI) Aniztasuna gai oso zabala da, gainera oso garrantzitsua. Aniztasunaren barruan bi kontzeptu bereizi behar dira, sexismoa eta hezkidetza. Sexismoa rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da. Hezkidetza irizpide sexistei ez jarraituz heztea da. Bi kontzeptu hauek kontrakoak dira. Hezkidetza oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan, beraz, kontzeptu hau txikitatik lantzea oso egokia litzateke. Hezkidetzan bizitzeko eta hezteko, faktore batzuk izan behar ditugu kontuan, hala nola, genero kutsadura saihestea, emakumeen eta gizonezkoen eskubide eta betebeharrak berdinak edukitzea, espazioak zaintzea, guztiak kontuan hartzea…
CURRICULUMA (BOST) Kurriculuma hiru modu ezberdinetara ulertu daitekelari buruz hitz egin dute: kurriculuma ezagutza gisa, curriculuma planifikazio gisa eta errealitate interaktibo gisa. Kurriculuma, teoría eta ekintzaren arteko zubia da. Horrez gain, tareen inguruan eta irakaslearen funtzioari buruzko zenbait ideia azaldu dituzte. Tareak garrantzi asko dute irakasleen formakuntzan, tareak praktikan jartzen jakin behar dituzte, erabilgarriak diren oinarriak jarri eta baldintza ezberdinetara egokitu ere.
IKASGELAKO PROGRAMAZIOA (ASA) Ikasgelako programazioa atazetan banatutako sekuentzia didaktikoa da. Gelako programazio bat egiterako orduan kontuan izan behar diren urratsak eta kontuan hartu beharrekoak. Ikuspegi globalizatzaile batetik sortu behar da ikasgelako programazioa. Haur Hezkuntzako programazio bat egiterakoan, jolasa, harreman afektiboak, espazioa, materiala eta denbora hartu behar ditugu kontuan, eta metodología, behaketan eta esperimentazioan oinarritua egon behar da. Aurkezpen honen ondoren, programazio egoki bat nola egin eta kontuan zer hartu behar den ikusi dut.
GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE) Metodo globalizatzailea arlo ezberdinen arteak loturak egiten ditugunean sortzen da. Hemen, gai batzuk lantzen direnean beste batzuk lantzean datza. Lehehengo, haurrak dakitenetik eta beharretatik habiatu behar gara. Honen helburua errealitatea ezagutzea eta ulertzea da, eta horretarako, oso garrantzitsaua da erlazioak ezartzea. Oso gai interesgarria eta baliagarria iruditzen zait, gainera, gai honen inguruak ez nekien asko, eta aurkezpenaren ondoren, kontzeptu eta ideak argi geratu zaizkit.
lunes, 10 de abril de 2017
BERRIKUNTZA
SARRERA:
Berrikuntza gaiarekin hasteko, lehenik eta behin berrikuntza zer
den jakitea behar beharrezkoa da ea honelaxe definituko genuke berrikuntza
orokorki: aurretik dugunarekin haustea. Esan genezake esparru guztietan
ematen direla berrikuntzak, hala nola, hezkuntzan, gizartean, gobernuan… Baina
gure gaia hezkuntzaren arlotik bideratuko dugu, beraz, zer dira hezkuntzan
ematen diren berrikuntzak?
Berrikuntza hauek hezkuntzan ematen diren aldaketak dira, eta
hezkuntzako esparru guztietan ematen dira, baina, berrikuntzak ez du beti
guztiontzako hobekuntza ekartzen, izan ere, batzuentzako onurak ekartzen dituen
bezala, besteentzako kalteak ere ekar ditzake, beti baitaude haren aldeko zein
kontrakoak, norberaren ideologiaren arabera. Baina argi dago, berrikuntza batek
inplikazioa eskatzen duela denon aldetik, bai irakasle, guraso, ikasle… Hori
dela eta, irakasle tradizionalei zaila zein gogorra egiten zaie berrikuntzen
alde egitea, ohiturik eta erosotasunean bizi baitira eta aldaketak haien
kalterako izango direla uste baitute.
Beste arrazoietako bat berrikuntzek izango dituzten ondorio eta
emaitzak zeintzuk izango diren ez jakitea da, eta horren beldurrak eta
pasibotasunak askotan berrikuntzak ez egitera eta haiekin bat ez etortzera
garamatza. Gainera, berrikuntzaren bat ematen denean beti gertatzen da
curriculumaren edo curriculum ezkutuaren aldaketaren bat.
Gure ustez, berrikuntza batek aurrerapena ekar dezake, baina
aurrerapen honen aurrean iritzi ezberdinak ere egon daitezke, eta honen
ondorioz, uste dugu, berrikuntza bat ematerako garaian denon iritzia kontuan
izan behar dela eta ez bakarrik alderdi politikoena. Laburbilduz, hezkuntzarekin
lotutako berrikuntzak ematerako garaian garrantzitsuena hezkuntzaren
hobekuntzarako izatea da.
HISTORIAN ZEHAR:
Gaur egun normaltzat hartzen dugun arren, historian zehar
berrikuntza asko eman dira hezkuntza sisteman, errotik aldatu eta gaur egun
duguna sortu dutenak. Adibidez, gizonezkoek eta emakumezkoek ez zituzten
eskubide eta betebehar berdinak. Gizonek ikasteko eskubidea zuten baina
emakumeek ez, baina hau aldatzen joan egin da denborarekin eta zenbait
pertsonei esker.
Emakumeek XVIII. mendera arte ezin izan zuten ikasi, eta asko
borrokatu behar izan zuten hezkuntza eskubidea lortu ahal izateko. Honen
adibide garbia da Concepción Arenal, eskubide honen alde borrokatu baitzuen.
Concepcion Arenal idazle espainiarra izan zen. Bere liburuetan emakumeen
eskubideak defendatzen zituen. Feminismo espainiarraren amatzat hartzen da.
Bera izan zen unibertsitatera joan zen lehenengo emakumea, baina, horretarako,
gizonezkoez mozorrotu egin zen.
Hezkuntzak berrikuntza ugari izan ditu, eta berrikuntza prozesu honetako
aitzindarietako bat Francisco Giner de los Rios izan zen. Francisco Giner de
los Rios espainiar pedagogo, filosofo eta idazle bat izan zen eta heziera
liberala aldarrikatu zuen 1876an. Heziera liberala Espainian hedatu zen
proiektu pedagogikoa izan zen, non, berrikuntzak pausu handi bat eman zuen,
hezkuntzan, sozialean eta zuzenbideko gaietan. Heziketa liberalak emakumeei
lekua eman zien hezkuntzan, honi esker hezkuntzarako sarbidea lortu baitzuten.
Bi kongresu egin ziren honen inguruan, eta parte hartu zuten bi emakumeak
Emilia Pardo Bazan eta Concepción Arenal izan ziren. Kongresu honetan
feminismoaren inguruko
Emakumeei leku bat eman zien beste aitzindari bat Emilia Pardo
Bazan izan zen. Emilia Pardo Bazan idazle eta kazetari galiziarra izan zen.
Feminismoaren inguruko bere planteamenduak plazaratu zituen eta emakumeen
eskubideak aldarrikatu zituen. 1882an, heziera liberaleko kongresu batean parte
hartu zuen, emakumeen hezkuntza, egoera, eskubide eta betebeharrei kritika
eginez.
Hezkuntzak, gaur egungo hezkuntzara iritsi arte, bilakaera handia
izan du. Lehengo eredua hezkuntza prezeptorala izan zen, ondoren eskola
primitiboa, eskola tradizionala, eskola postradizionala eta eskola berria egon
zen. Eskola berria XIX. mendean hartu zuen indarra. Ereduekin hautsi eta gauza
asko aldatu nahi izan zituen: metodologia, hezitzailea, hezigaia… Eredu honen
aitzindaria Jean Jackes Rousseau da. Eskola Berriaren ereduarekin batera,
metodologia desberdinak sortzen joan ziren; Montessori Metodoa, Maria Montessorik
sortua, Decroly Metodoa, Ovide Decrolyk sortua… Ondoren, XX. mendean, Francesc
Ferrer i Guardiak Eskola Modernoa sortu zuen eta Alexander Sutherland
Neillek Summerhill eskola sortu zuen. Elvira Zipitriaren exte eskolak sortu
ziren ere.
Aitzindari hauei esker emakumeak eskubide asko lortu ditu eta
berrikuntza handia nabaritu da.
Beste berrikuntza mota bat nabarmentzearren, emakumeen egoeraz
gain, metodologian ere aldaketak egon dira historian zehar. Izan ere, hainbat
eskolek, berrikuntzen alde apustu egin dute azken hamarkadetan, eta honen
adibide dugu Amara Berri ikastetxea. Amara Berriren kasuan, 5. eta 6.mailako
ikasleek komunikabideen saioa dute non helburu nagusia teknologia berrien erabilera
menperatzea den. Horretarako, web orriak, grabazioak, programak… egiten
dituzte, beste hainbat jardueren artean. Egindako jarduera guztiak Txiki Web
ikastetxeko web orrira igotzen dituzte, gainontzeko ikasleek ikus dezaten eta
baita eurak beren burua ere.
Ikasle hauek aktiboki eta autonomoki parte hartzen dute,
irakasleak gidatzaile papera hartzen duelarik. Horrez gain, lehen eta bigarren
zikloko ikasleen lanak ere igotzen dituzte.
Hemen ikus dezakegu hain ezaguna dugun irakasle autoritarioaren figura
aldatzen ari dela. Oraindik lana dago egiteko eta gauzak aldatzeko, baina bai
emakumeen eta bai metodologia berrien kasuan, ikusi dugu berrikuntzak arrakasta
izan duela, zaila izan den arren.
BERRIKUNTZA BEHARREZKOA DELA ERAKUSTEN DUTEN FAKTOREAK:
Dena den, gaur egun asko eztabaidatzen da, hezkuntzak
hainbesterako berrikuntza behar duen ala ez; arlo guztietan den beharrezkoa.
Iruditzen zaigu, gizartea aldatu denerako, gure hezkuntza sisteman
dagoen metodologia oso gutxi aldatu dela; hau da, ikasgaiak lantzeko erabiltzen
den modua, duela urte batzuetan erabiltzen zenarekin alderatuta, oso antzekoa
dela. Lehen egiten zen moduan, irakasleak eman behar duen materia modu teoriko
batean ematen du lehenik eta denbora izanez gero egiten dira jarduera praktikoak.
Egia da, pixkanaka metodologia aldatzen ari dela, eta gero eta talde lan eta
lan praktiko gehiago egiten direla. Hala ere, badira beste faktore batzuk ere,
hezkuntzan berrikuntza nahitaezkoa dela aditzera ematen dutenak, hala nola,
hainbat gairi ematen zaien garrantzia urria. Artea, musika eta komunikazioa
bultzatzen duten arloak beti egon dira zapalduak hezkuntzan biologia, historia
eta horrelakoen aurrean.
Gure ustez, oso garrantzitsua da hitz egiten ari garen materia
honetan berrikuntza bat ematea. Aurretik aipaturiko arloak postu
garrantzitsu batean jarri behar ditugu hezkuntzan, izan ere, kontuan izan behar
dugu ikus-entzuneko mundu baten bizi garela, eta artea, musika eta komunikazioa
egoteaz gain, kultura, irudiak eta eskolaren parte-hartzea ere bilatu behar
ditugula. Gainera, materia hau lantzeko erabiltzen diren lan metodologiak eredu
izan beharko lirateke gainerako eduki guztiekin gauza bera egiteko, izan ere,
pedagogia tradizionalak ahaztu dituen edukiak lantzen dituen metodologia gisa
ulertzen baitira.
Gaien berrikuntzaz gain, gai horiek azaltzeko erabiltzen diren
edukietan ere berrikuntza bat eman behar da. Aurrekoan Maiderrek eta azaldu
zuten moduan, gauzak azaltzeko erabiltzen diren baliabideek inplizituki mezu
sexista, xenofobo, matxistak… bidaltzen dituzte eta hori aldatu beharreko gauza
bat da hezkidetzan eta berdintasunean oinarritzen den hezkuntza bat lortu ahal
izateko.
IRAKASLEAREN ROLA:
Dena den, irakasleak ikasgelan jokatzen duen rola ere aldatzea
beharrezkoa da guztizko berrikuntza bat emateko hezkuntzan. Izan ere, esan
beharra dugu ikasgelara berrikuntza eramateko modu azkar eta bideragarriena
irakaslea dela. Irakaslea izan beharko da haurrei berrikuntzaren oinarriak
transmitituko dizkiena, eta hortaz, oso garrantzitsua da honek jokatuko duen
paper edo rola.
Irakasleak izango duen lan handiena, ikasgela haurra eroso
sentitzeko leku bilakatzea izango da. Bertan, haurrak, haien emozio eta
pentsamenduak adierazteko guztizko askatasuna sentitu behar dute. Gainera,
norberak bai bere buruarekiko, bai gizartearekiko, bai eta gainerakoekiko
pentsamendu kritikoa izan dezaten lekua izan behar da. Ez zaio inori
berea den zerbait aldatzera behartuko, baina bai emango zaio bulkada bat duen
hori egokia den ala ez berak erabakitzeko.
Bestetik, irakasleak, haurraren sormena eta parte-hartzea bultzatu
beharko ditu. Lehen esan bezala, bada garaia, haurren irudimenari eta haien
arteko komunikazioari garrantzia ematekoa eta zer hobe, irakaslea lehen pausua
ematen duena izatea baino.
Haurren parte-hartzea bultzatzeko, bai eta haien interesa pizteko
ere, garrantzitsua da haurrarekin lotura duten gaien inguruan aritzea.
Horretarako, ondo legoke, ikasle eta irakasleen artean informazioaren
elkar-trukaketa bat egotea klaseak denon gusturako egiteko.
Irakaslearen irudiari dagokionez, behin berrikuntza emanda, oso
garrantzitsua da irudi hau gutxitzea eta haurrari garrantzi gehiago ematea; hau
da, orain arteko irakasle autoritarioaren figura alde batera utzi eta
haurrengan zentratzea.
Azkenik, irakasleak, haiek irakatsi nahi dutena eta haurrek
ikasiko dutena berbera izango ez dela onartzeko gai izan beharko dira, hau da,
onartu beharko du agian ikasle guztiek ez dutela berak espero adina
barneratuko, eta agian ez abiadura berdinean. Bere ikasgaia eta lan egiteko
modua haurren beharretara egokitu beharko du, ez daitezen haurrak bere erritmo
inposatura egokitu, batzuentzat zailegia izango baita. Beti ere haurrak eroso
sentiarazi beharko ditu, eta animatu beraiek ahalik eta gehien saiatu daitezen.
Argi dago berrikuntzaren ardatzetako bat irakaslea dela, baina
horrekin bakarrik ez da nahikoa, komunitate osoak egin behar du lana
berrikuntza arrakastatsua izateko. Denok hartu behar dugu parte berrikuntza
prozesuan, haur, guraso, aiton-amonak, irakasle, ikasle… Denok bide berdina
hartu behar dugu dena ondo joateko. Berrikuntzaren kontra dagoen jendea dago,
baina alde ere. Herritar guztiak elkarlanean aritu behar dira, berrikuntza
guztiak ondo ateratzeko.
Hezkuntza munduan, eskolek, irakasleek, ikasleek eta gurasoek
elkarlanean aritu behar dute. Hasteko, denak egon behar dira ados berrikuntza
emateko. Horietako bat ados ez badago eta parte hartzen ez badu, zaila izango
da berrikuntza ematea.
Eskolak eman behar du lehengo pausua, eskola baita botere gehien duena.
Bera izan behar da berrikuntza hauen berri emango diena bai ikasle, irakasle
eta gurasoei. Irakasleak eta gurasoak paper garrantzitsu bat hartuko dute,
haurren ereduak direlako. Haurrak irakasleak eta gurasoak esaten dutenarekin
ados egongo dira, beraz, berrikuntza arazorik gabe emango da.
PORROTA, ZERGATIK?
Ikusi dugun bezala, berrikuntzak egitea oso garrantzitsua da, bai,
eta gehienok horrekin ados gaude, baina ikus dezakegu errealitatean askotan
berrikuntzen saiakerek porrot egiten dutela. Saiakera txiki horiek ezerezean
geratzeak zera dakar, berriro ere atzera egin eta hausten saiatzen ari ginen
metodologia horretara itzultzea. Liburua bueltatzen da, eta irakasleak
berreskuratzen du botere guztia.
Zergatik gertatzen ote da hau? Zergatik, erreminta teoriko eta
praktiko egokienak eduki arren, ezin izaten dira berrikuntzak aurrera eraman?
Ikerketa asko egin dira honen inguruan, eta zenbait taldetan bereizi dira arazo
honetan eragiten duten faktore ezberdinak.
Hasteko, emozio pertsonalekin zerikusia duten faktoreak ditugu.
Ikasgelan berrikuntza bat ezartzerako garaian, zaila da dugun erosotasunetik
zerbait berri eta ezezagunera pasatzea, babes gabe sentitzen baikara,
kaltebera. Horrez gain, gaizki aterako ote den beldur gara, eta aldatzeko
gogorik ez duten ikasle batzuen kritikak jasotzearen beldur. Gainera, beste
irakasleen babesa eta laguntza jasotzea espero dugun arren, izan liteke
kontrakoa pasa eta baztertua sentitzea, eta hori prozesu zail eta neketsu
honetan beste zailtasun bat besterik ez da. Hau ongi azaltzen duen metafora bat
Athertonek eman zuen: bi itsasertzen artean gaude agerian, bata ezaguna da eta
bestea ezezaguna. Aurretik entrenatu gabe bagoaz, eta tartean ez badago
flotagailu edota salbamendu ontzirik, beste aldera akituta iristeko, edota are
okerrago, ez iristeko aukerak handiak dira. Berrikuntza prozesu zaila da, eta
prozesu horretan laguntzarik gabe murgiltzearen ideia ez da erakargarria.
Bigarren taldeak lanbide konpetentziekin du zerikusia, izan ere,
arlo horretan erraztasunak ez izateak ere eragin handia du berrikuntza bat ezin
aurrera eramateko orduan. Irakasleekin elkarrizketak egiten direnean, askotan
entzuten dugu zeinen garrantzitsua den lanbidearekiko konpromezua edukitzea
berrikuntzak posible izateko, baina errealitatean badira zenbait faktore
konpromezu hau gutxitzera daramatenak, esaterako, irakasleengan eta beren
lanarengan eragina izango duten legeen sorkuntzan ezin esku hartzea. Honek
zailtasunak jarriko dizkie lana egiterako orduan, eta berrikuntzak aurrera eramateko
gogoa kenduko die, ezin baitute haien moduan lan egin.
Azkenik, hirugarren taldeak inguruarekin
du zerikusia. Irakaslearen inguruan dagoen egoerak beregan eragina du, eta
orokorrean gizartean onartuta dauden zenbait arrazoirengatik, askotan
berrikuntza oztopatu eta irakaslearen figura informazio emaile hutsa bihurtzen
da, edo hala kontsideratzen dute, benetan irakasteko aukerarik eman gabe.
PROPOSAMENAK:
Arazo guzti hauei aurre egiteko, hezkuntza
hobetuko duten zenbait proposamen daude, irakasleen formakuntza hobetuko
dutenak, haien berrikuntza saiakerak oztopo hauen erruz geldi ez daitezen.
Horietako bat, klasean gertatutako
gertaera kritikoak analizatzea da, bai naturalki igarotakoak eta baita guk
eragindakoak ere. Horretarako, egoera horiek grabatu egiten dira, eta
gero irakaslearekin batera gertatutakoa ikusi. Modu honetan, irakasleak aukera
izango du bere erreakzioa berrikusi eta ongi egin duen ala ez hausnartzeko, eta
zer hobetu dezakeen pentsatzeko. Horrela, irakasleak prestatuagoak egongo dira
edozein egoeraren aurrean erreakzionatzeko, entrenatuagoak egongo baitira.
Beste alternatiba bat, sozializazio profesionalerako komunitateak
dira.
Hezitzaileak, euren lanaren ikasle jarraiak eta etengabeak
kontsideratzen dira.
Orain gutxi egin zen ikerketa batean hainbat sozializazio
profesionaleko komunitateak alderatu ziren lan dinamikei zegokienez. Ikerkuntza
horretan atera zuten ondorioa honakoa izan zen: Ikaskuntza profesionalak modu
eraginkor bateagoan ematen ziren, egoera gatazkatsu, alderaketa zein
baldintzapenezkoetan, hizlarien ekarpenei zegokienez beti ere. Honetaz gain,
egiaztatu zen ikasleen ahotsa, ustekabeko baliabidea zela irakasten ikasteko.
Hung & Der-Thanq bezelako autoreek metodo eta ekintza
formatibo batzuk proposatzen dituzte, mundu bat eraikitzea du
helburutzat, iragazkortasuna eman dadin ikasle eta irakasleen artean.
Horretarako prestakuntzarako kate bat proposatzen du hurrengo atalekin:
estrapolazioa, simulazioa, kooperazioa, hedadura, partaidetza
mugatua eta eboluzioa.
Beste alternatiba bat irakasten ikasten den esparru hezitzaileak
dira. Van Veen eta bere laguntzaileek ikertu dute ea zein diren eman behar
diren baldintzak eta ondorio honetara ailegatu ziren: eskaintzen duten ikasketa
maila mantentzea lortzen duten ikaslekuak datozen baldintzak jasotzen dituzte:
a.
Irakasleak, prozesu hezitzaileetako helburuak
kolektiboki bere gain hartzen dituzte eta euren artean partekatzen.
b.
Erakundeak, proiektua bultzatzen du inongo oztoporik
jarri gabe, eta aldi berean prestakuntzarako erraztasunak ematen ditu, honi,
eskola-ordutegian tarte bat irekiaz
c.
Gainontzeko irakasleak, ontzat ematen dute proiektua
eta laguntzeko prest daude.
d.
Azkenik, indartsuena den baldintza, partaideen
motibazioari atxikituta dagoena da. Esfortzuaren emaitza errentagarria den
heinean, zentruak, prestakuntzaren ondorioak kontuan izango dituela dio.
KONKLUSIOA:
Guzti hauek proposamenak besterik ez dira, zenbait ikerketen
ondoren ateratakoak, baina gure ustez, berrikuntzak aurrera eramaterako garaian
bada zerbait are garrantzitsuagoa, eta gure esku dagoena: gogoa, eta
auto-konfidantza.
Etorkizuneko irakasle bezala, jakin badakigu bidea ez dela erraza
izango, izan ere ikusi dugu oztopoak ba daudela, eta beste hainbeste arlotan
gertatzen den bezala, luzaro hemen egon denari aurre egitea ez da erraza
izaten, tradizioak pisu handia izaten baitu. Hala ere, alderdi positibotik
begiratuta, ikus dezakegu pixkanaka, poliki-poliki aldaketa eta berrikuntza
batzuk aurrera eraman ahal izan direla, eta gutxinaka hezkuntza hobetzen doala
nabarmendu daiteke.
Uste dugu berrikuntza egunerokotasuneko gauza bat izan beharko
litzatekeela, egunero egon beharko ginatekeela gauzak berritzen; sistemak,
ideiak, metodoak… Berritzea haztea da, eta hezteko, hazten jarraitu behar dugu.
Beti berdin jarriatu ezkero, dugunarekin ados eta ezer berririk bilatu gabe,
agian duguna baino askoz ere hobea den zerbait galduko dugu, eta pausotxo
batera besterik ez dagoena. Arriskatu egin behar gara eta gure lana beti ahalik
eta hobekien egiten saiatu, haurrentzat egokiena dena bilatu. Baina hau
egunero, gelditu gabe, hezkuntzan eta bizitzako beste aspektuetan ere.
Hezkuntza sistemari gainbegirada bat emanez argi geratzen zaigu
asko direla berrikuntzak egiten saiatu baina gero atzera egin dutenak, arrazoi
batengatik edo besteagatik; eta ziur beste asko berrikuntzaren ideia buruan
bueltaka izan dutenak, baina praktikan jartzearen beldur izan direnak. Guzti
hauen akatsetatik ikasi eta aurrerapauso bat ematen saiatu behar gara,
hezkuntza sistemak dituen hutsuneak bete eta gustatzen ez zaizkigun akatsak
zuzendu arte.
Horretarako, gure buruarengan sinistu behar dugu, eta aurretik
aipaturiko oztopoei aurre egiteko indarra bilatu, kosta ala kosta. Azken
finean, argi dago bidea ez dela erraza izango baina gehienetan lorpenak oso
onuragarriak izaten dira, eta bene-benetan merezi du esfortzuak.
lunes, 27 de febrero de 2017
ARGAZKIAK KURRIKULUMAREKIN ALDERATUZ
Lehenik eta behin, argazkiak komunean jarri eta
bateratu ostean, ohartu gara lehenengo ereduan kokatuko genituzkela denak,
nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaugarrien
eremuan.
1- NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA
SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA
Inauteriak:
Honi dagokionez, esan genezakeen lehenengo ezaugarria,
ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta
balioespeneko jarrerak izatea haren elementuekiko izango litzateke. Bestalde,
norberaren gorputza ezagutzea beste ezaugarri bat izango litzateke, bere
buruaren gaineko irudia osatzeko. Adin horietan, ekiten zaio sexu eta generoko
nortasuna eraikitzeari, eta biak bereizi ezean, gizarteak egindako hautuak
barneratzen dira. Honetan eragin nabaria dauka eskolak, bere esku baitago bi
generoetako haurrei, janzteko eran, aukera berak ematea, eta horrela haien
sexualitatea bizitzeko aukera ematen zaie. Hemen, eta hurrengo bi eremuetan
ere, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko
festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin
gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei
dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea,
erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da.
Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien
ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
Santo Tomas:
Atal honetan, ezaugarri nagusienetako bat
ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta
balioespeneko jarrerak izatea da, horrez gain, sexu eta generoko nortasuna
eraikitzen ere laguntzen du, izan ere, haurrek baserritar jantzia neskena edo
mutilena nahi duten erabaki dezakete, eta erabaki horretan haien izaera
moldatuz doa. Aurrekoan adierazi dugun bezala, helburua haurraren
bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta
ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin gozatu eta
nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei dagokienez,
gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte
taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da. Askotariko tradizio kulturalen
jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
San Sebastian:
Donostiarrontzat hain berezia den egun honetan,
ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta
balioespeneko jarrerak izateaz gain, gure nortasuna eraikitzen doa, geurea den
sentimendu bat pixkanaka barneratzen dugulako. Hemen ere, inauterietan eta
Santo Tomas egunean bezala, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren
bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte
hartzea da, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen
ebaluazio irizpideei dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina
adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen
da. Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien
ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.
Oporrak/irteerak:
Kasu honetan, ezaugarri nabarmenena, ingurune fisiko
zein sozialarekin haurrak duen edo sortzen duen harremana da. Ingurune hauetako
elementuak ezagutzeak eta elementu horien gainean egiten dituzten ekintzek
eboluzio bat sortzen dute haurrengan. Bestetik, haurrei jakinmin eta interes
handia pizten die ingurune naturalak eta bertako izaki eta elemntuek; honi
esker, izakiak ezagutzeari ekiten dio haurrak, haien artean erlazioak sortuz
eta haien ezaugarri eta bizi-funtzioak ezagutuz. Hemen helburu nagusia ingurune
fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea
da, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko
segurtasunez eta autonomiaz jarduteko. Hemen ebaluazio irizpide bat
nabarmentzearren, ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren
eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea komentatuko
genuke. Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko
espazio-nozioak egoki erabilita.
Guraso/anai-arrebak:
Honetan nabarmendu genezakeen ezaugarrietako bat,
nortasun propioaren eraikuntza da. Izan ere, honetan guraso eta familiarrek
eragin handia dute. Hau, imitazioaren bidez ikasten dugulako izan daitekeela
uste dugu. Hemengo helburu nagusien artean, hauek nabarmentzen ditugu: ohartzea
norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta
positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko; eta ongizate emozionalari
eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea, segurtasun afektiboa finkatu eta
eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
Lehengusu-lehengusinak:
Familiaren zati hau estimulu iturri bat da, izan ere,
haien hezkuntzan gero eta esperientzia zabalagoak izateko aukera emango die haurrei
eta, haien bidez, pertsonak eta pertsonen arteko harremanak ezagutzeari ekingo
diote. Horren bidez, loturak sortuko dituzte pertsonekin eta konfiantza,
enpatia eta atxikimenduko jarrerak landuko dituzte, haien sozializazioaren
oinarri direnak. Hemen helburu bat nabarmentzearren, hurbilean zer gizarte
talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura ekoizpenetara, ebalioetara
eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta
balioespeneko jarrerak lantzeko.
Txikitako panpinak:
Hemen nabarmendu dezakegun ezaugarria haurrek
panpinekin identifikatzeko duten joera da. Horrez gain, nortasun propioaren
eraikuntzan laguntzen du. Gainera, haurrek objektu pertsonalek duten garrantzia
ikasten dute, panpina baita haientzat garrantzitsuena, eta zaintzen dute. Kasu
honetan, helburuetako bat bere buruaren gaineko konfiantza sentimendua
handitzea izan daiteke, eta errespetu jarrera sustatu eta norberaren jokabidea
erregulatzea. Ebaluazio irizpideen inguruan, gorputzaren egituraren gero eta irudi
doituago bat adieraztea eta bere sentsazio eta pertzepzioez jabetzea
nabarmenduko genuke. Honen bidez, bere eta gainerako pertsonen gorputzaren
atalak ezagutzen, izendatzen eta kokatzen ditugu.
Edukiak
Atal honetan sakonduz, ohartu gara, multzo guztiei
antzeko edukiak atxikitzekotan egon garela, eta ondorioz denak batera biltzea
erabaki dugu.
Edukiei dagokionez, hainbat eduki komunen agerpena
nabaria da, izan ere zereginen eta proiektuen planifikazioari azterketa berezia
ematen zaion atala baita, bai mozorroen, zein ekitaldien aldetik. Esan bezala,
inguruarekiko partaidetza-sentimenduak lantzen dira, eta hain zuzen ere, hemen
enpatia eta errespetua izan daitezkeen beste hainbat jarrera ere kokatuko
genituzke, hau da, pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzen da.
Aipàtu bezala, atal honetan nortasunaren eraikuntzak
garrantzia handia du, eta hau bera ikus daiteke zentzumenen eta gorputzaren
erabileran, kasu honetan, inguruaren azterketa egiteko. Baita ere, aipagarria
litzateke, norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategien erabilera
(lagun multzoak, irakaslea…).
Garapen motorra, kasu honetan nortasunaren
eraikuntzarekin lotuta dagoena, oso garrantzitsua den atala iruditzen zaigu,
izan ere, mendira joatean, inauterietako ikastolako dantza egiterakoan, jolas
egiterakoan eta beste hainbat adibidetan, norberak, bere gorputzaren ahalmenak
eta mugak ezagutu behar dituelako.
Hainbat kasutan eman da, ingurune berri batera salto
egitea. Hau honela, ingurune berriko objetuen ezagutza eman da zentzumen eta
esperientzien bidez. Jolasa izan da esplorazio bide nagusia.
Afektuarekin lotura egiteko orduan, gizarte-inguruneko
hartu-emanei dagozkien hainbat eduki ikusi ahal izan ditugu. Lotura afektiboen
ezarpena nabaria izan da kasu askotan, helduekin zein gelakide, lagun,
lehengusu eta abarrekin.
Laburbilduz, aipatu beharreko edukiak, nortasunaren
eraikuntzarekin zerikusia dutenak gehiago dira, gorputzaren ezagutzarekin
lotura dutenak baino; hala eta guztiz ere, bi multzoetatik ageri dira.
lunes, 13 de febrero de 2017
TALDEKIDEEKIN ERLAZIOA
Gure lanak behatu ostean, hainbat antzekotasunekin
topo egin dugu:
1.
Inauteriak:
Inauteriekin lotura zuzena duten hainbat
argazki ditugu. Gehienok, data hauetako argazkiak bildu ditugu, horrenbestez,
inauteriak gure haurtzaroan izan duten pisuaz ohartu gara.
Mozorroak ziren gai nagusia, eta horretaz
gain, gutako batzuk, ikastetxeetan dantza batzuk prestatzen genituen. Ekitaldi
hauek izan dira, inauterien garrantzia guregan nabarmendu dutenak. Mozorrotzeak
duen xarmak, guregan, zirrara berezia sortzen zuen, oso atsegin genuelako egunerokotasunetik
at egotea, beste pertsonaia batean bihurtuz.
2.
Santo Tomas:
Inauteriekin zerikusi handia duen eguna da Santo Tomas, izan ere,
jantzi berezi batzuk soinean jartzen ditugu, baserritar jantziak direnak,
honela Santo Tomas eguneko tradizioa jarraituz. Jantziez gain, egun honetan
ohikoa den moduan, txistorra jaten dugu, taloarekin zein ogiarekin.
Eskolan ospatzeaz gain, Donostiako kaleetan zehar, ospakizunak
darrai. Konstituzio plazan dagoen txerriari bisita egiteko ohitura dago. Hau
honela, garrantzi handia duen eguna da oraindik Abenduaren 21eko Santo Tomas
eguna.
3.
San Sebastian
Taldekide batzuk donostiarrak izanik, errepikatzen den beste data
bat San Sebastian eguna da, urtarrilaren 20a hain zuzen ere. Egun hau urteko
egunik garrantzitsuenetakoa da donostiarrentzat, txiki-txikitatik ospatu dugun
zerbait delako. Eskolek, 20 goizeko haur danborradan parte hartzeaz gain,
askotan bezperan danborrada txiki bat ospatzen dute patioan, zeinetan txikienek
ere parte hartu dezaketen. Egun honetan jantzi oso bereziak erabiltzen dira,
konpainia bakoitzak berea, eta danborrei eta upelei kolpeka igarotzen dugu
eguna.
Egun berezia da adin guztietako donostiarrentzat, gerora
garrantzitsua izango den data batean txikitatik murgilduta sentitzeko aukera
dagoelako.
4.
Oporrak/Irteerak
Oporrei eta irteerei dagokionez, hainbat argazki ezberdin bildu
ditugu: Batzuk, mendi irteerenak dira, beste batzuk, familiarekin eginiko
bidaiei dagozkienak dira…
Egunerokotasunetik kanpo ateratzeko, bidaia hauetan ingurunea eta
lagunak aldatzen dira
maiz. Kanpinera eginiko bidaien argazkiak ditugu, eta bertan
eginiko lagunak eta bizitako uneak gogora ekartzen dizkigutenak. Bestelade,
argazki batzuk, guretzat oso garrantzitsua den leku batean eginikoak dira.
Horretaz gain, eskolarekin egindako txangoak ere bildu ditugu.
Irteera hauek, zenbait lagunekin sortutako harreman estuak ekartzen dizkigute
gogora, eta arrazoi horregatik da gure blogean bildu izana.
5.
Gurasoak /
Anai-arrebak
Guztiok ditugu gurasoekin eta anai-arrebekin argazkiak, izan ere,
familia oso garrantzitsua da bizitza osoan zehar, baina, batez ere,
haurtzaroan.
Familiak txiki-txikitatik ezagutza asko transmititzen dizkigu.
Denbora asko igarotzen dugu beraiekin eta beharrezkoak bihurtu dira. Gurasoak
laguntzeko prest egon dira beti eta horregatik haur baten bizitzan zutabe
garrantzitsua da
Anai-arrebekin dugun erlazioa oso berezia da. Askotan tira-birak
eduki arren, gure haurtzaroan pertsona garrantzitsuak izan dira eta gauza asko
irakatsi dizkigute.
6.
Lehengusu-lehengusinak
Lehengusu-lehengusinekin dugun erlazioa oso estua da.
Lehengusu-lehengusinak txikitako lehenengo lagunak izaten dira eta haiekin
bizitako abenturak betirako oroitzapenak dira. Adin tarte ezberdinak egon arren
harremana ezin hobea da.
7.
Txikitako panpinak
Ume guztiek dute begiko panpinaren bat. Panpin hau erosia izan daiteke ala norbaitek oparitua, baina
haurrarentzat oso berezia da eta leku guztietara eramaten du. Segurtasuna eta
maitasuna transmititzen dio haurrari eta normalean heltzen doan heinean zaila
izaten da panpina baztertzea, bere txikitako “laguna” delako. Hala ere, argi
geratu da garrantzitsua dela denbora igaro ondoren gordetzen jarraitzen
dugulako edo garrantzitsua den norbaiti oparitu diogulako.
jueves, 2 de febrero de 2017
TXIKITAKO ARGAZKIAK
Nire haurtzaroko lehen bizipenak Urumea ikastolan bizi nituen, hemen behean ikusten dugun eraikuntzan. Hemen ezagutu nituen nire lehenengo lagunak eta gauza ugari ikasi ere.
Hemen daukagun argazkia, nire gelakideak dira, Urumea ikastolako 3 urteko gelakideak. Oso ondo pasatzen genuen eta urte asko pasa ditugu elkarrekin. Nahiz eta argazki honek denbora asko izan, bertan agertzen diren gelakide askorekin harremana izaten jarraitzen dut. Oso ondo eramaten ginen denen artean, oso zintzoak ginen eta oso ondo pasatzen genuen ikastolan.
Ez da oso ondo ikusten, baina goiko argazkiaren eskubialdean TEOren liburu bat dago. TEOren liburu asko zeuden, baina ikastolan gutxi batzuk genituen. Nire haurtzaroko gustukoenak ziren liburu hauek, hori dela eta, etxean asko nituen, baina, etxez aldatu ginenean, gutxi batzuk eramateko aukera izan nuen. Asko disfrutatzen nuen Teoren historioak irakurtzen. Hasieran, amak edo aitak irakurtzen zizkidaten, baina, irakurtzen ikasi nuenean nik irakurtzen nituen.
Ikastolan, liburuak irakurtzeaz gain, marrazki asko egiten genituen. Egin ditudan marrazki guztietatik hau da gehien gustuko dudana, nire eskuen irudia. Txikitan asko marrazten nuen, izan ere, orain ere marrazten jarraitzen dut. Zihur nago, gaur egun dudan marrazteko zaletasun hau txikitan piztu zitzaidala. Txikia nintzenean, urtea bukatzen zenean, etxera eramaten genuen guk egindako karpeta bat urtean zehar egindako marrazkiekin, eta hau marrazki horien artean aurkitu egin nuen.
Inauterietako eguna asko gustatzen zitzaidan, izan
ere, urte batzuetan nire urtebetetze egunean izaten zen. Oso dibertigarria iruditzen zitzaidan mozorrotzea. Amak kontatu zidan gehien gustatzen zitzaidan mozorroa printzesa mozorroa zela.
Ume guztiak dituzte begiko zenbait objetu eta hauek ziren nireak, lo egiteko panpina eta manta. 2 urte nituela, nire amabitxiak oparitu zidan panpin hau eta honekin egiten nuen lo beti. "Osito" deitzen zen. Toki guztietara eramaten nuen, irteeretara, amonaren etxera... Eta panpinarekin batera, manta eramaten nuen. Oraindik gordeta ditut manta eta panpina, nire seme-alabentzako.

Hemen, ezkerreko aldean dagoen argazkia, nire familia da, nire aita, ama eta anaia. Esan dezaket nire familia nire haurtzaroko pertsonarik garrantzitsuenak direla, beraiekin pasatzen nuelako denbora gehiena. Nire familiari esker gaur naizen pertsona izatera iritsi naiz. Amarekin pasatzen nuen ia denbora gehiena, aita lanean zegoelako. Ama etortzen zen nire bila ikastolara, baina aitak, ostiral arratsaldetan festa zuenean, bera etortzen zen. Ilusio asko egiten zidan.

Nire haurtzaroko beste pertsona garrantzitsu batzuk nire bi lehengusinak dira, Maddi eta Jone. Asteburu gehienetan biltzen ginen jolasteko eta elkarrekin afaltzeko. Denbora asko pasatzen nuen beraiekin, bai ikastola garaian eta udaran. Udara gehienak elkarrekin joaten ginen oporretara, oso txikiak ginetik, eta, oraindik, elkarrekin oporretara joateko ohitura hari mantentzen dugu. Oso garratzitsuak izan dira nire haurtzaroan eta garrantzitsuak izaten jarraitzen dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

