jueves, 4 de mayo de 2017

TALDEKIDEEN AURKEZPENAK

EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY) Ebaluazioa prozesu bat da non informazioa jaso, aztertu, balioa preziatu eta erabakiak hartzen diren. Ebaluazioaren helbururik garrantzitsuena ikaslearen ikasketa da. Ebaluazioak helbururik gabe egiten bada, denbora galtzea da. Ebaluazioaren barnean ebaluatzeko era asko daude: holistikoa eta espezifikoa, kuantitatiboa eta kualitatiboa, normatiboa eta kriteriala, hasierakoa eta finala, eta azkenik, hezigarria eta batutzailea. Hauetatik, hezigarriak ondorio positiboenak dituena da, feedback prozesua baitago bertan. Presentazioa luzea izan arren, nire atentzioa mantentzea lortu dute, gainera, oso ondo azaldu dituzte kontzeptu eta ideia guztiak.

 BERDINTASUNEAN HEZTEN (ILUSIOEN INDARRA) Emakumea ez da presente egon historian zehar,gutxietsiak izan dira gizonezkoekin konparatzen baditugu. Gaur egun gauzak asko aldatu dira, baina gizarte patrialkal batean bizi gara, gizonari garrantzi gehiago ematen baitzaio. Berdintasunean hezten saiatzen gara edo saiatu behar gara, eta horretarako, hezkidetzan landu behar da, ezberdintasun horiek hain nabarmenak ez izateko.

 APRENDIZAI ESANGURATSUA (LAS DIVINAZ) Gai honen inguruan ez nekien asko, baina, aurkezpenaren ondoren, aprendizai esanguratsua zer den eta zertarako balio duen argi geratu zait. Aprendizaia esanguratsuak ezagutza berriak eta zaharrak elkartzen ditu, ezagutza berri bat sortuz. Aprendizaia esanguratsuan, ezagutza zaharrek beste esanahi batzuk hartzen dituzte eta ezagutza berriek esanahia hartzen dute pertsonarentzat. Aprendizai esanguratsua oso baliagarria eta efektiboa dela iruditzen zait. Metodo honen bidez, haurrak, kontzeptuak hobeto ikasi eta barneratu ahal izango dituzte.

 ANIZTASUNA (GALTZAGORRI) Aniztasuna gai oso zabala da, gainera oso garrantzitsua. Aniztasunaren barruan bi kontzeptu bereizi behar dira, sexismoa eta hezkidetza. Sexismoa rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da. Hezkidetza irizpide sexistei ez jarraituz heztea da. Bi kontzeptu hauek kontrakoak dira. Hezkidetza oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan, beraz, kontzeptu hau txikitatik lantzea oso egokia litzateke. Hezkidetzan bizitzeko eta hezteko, faktore batzuk izan behar ditugu kontuan, hala nola, genero kutsadura saihestea, emakumeen eta gizonezkoen eskubide eta betebeharrak berdinak edukitzea, espazioak zaintzea, guztiak kontuan hartzea…

 CURRICULUMA (BOST) Kurriculuma hiru modu ezberdinetara ulertu daitekelari buruz hitz egin dute: kurriculuma ezagutza gisa, curriculuma planifikazio gisa eta errealitate interaktibo gisa. Kurriculuma, teoría eta ekintzaren arteko zubia da. Horrez gain, tareen inguruan eta irakaslearen funtzioari buruzko zenbait ideia azaldu dituzte. Tareak garrantzi asko dute irakasleen formakuntzan, tareak praktikan jartzen jakin behar dituzte, erabilgarriak diren oinarriak jarri eta baldintza ezberdinetara egokitu ere.

IKASGELAKO PROGRAMAZIOA (ASA) Ikasgelako programazioa atazetan banatutako sekuentzia didaktikoa da. Gelako programazio bat egiterako orduan kontuan izan behar diren urratsak eta kontuan hartu beharrekoak. Ikuspegi globalizatzaile batetik sortu behar da ikasgelako programazioa. Haur Hezkuntzako programazio bat egiterakoan, jolasa, harreman afektiboak, espazioa, materiala eta denbora hartu behar ditugu kontuan, eta metodología, behaketan eta esperimentazioan oinarritua egon behar da. Aurkezpen honen ondoren, programazio egoki bat nola egin eta kontuan zer hartu behar den ikusi dut.

 GLOBALIZAZIOA (SEIKOTE) Metodo globalizatzailea arlo ezberdinen arteak loturak egiten ditugunean sortzen da. Hemen, gai batzuk lantzen direnean beste batzuk lantzean datza. Lehehengo, haurrak dakitenetik eta beharretatik habiatu behar gara. Honen helburua errealitatea ezagutzea eta ulertzea da, eta horretarako, oso garrantzitsaua da erlazioak ezartzea. Oso gai interesgarria eta baliagarria iruditzen zait, gainera, gai honen inguruak ez nekien asko, eta aurkezpenaren ondoren, kontzeptu eta ideak argi geratu zaizkit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario