lunes, 27 de febrero de 2017

ARGAZKIAK KURRIKULUMAREKIN ALDERATUZ


Lehenik eta behin, argazkiak komunean jarri eta bateratu ostean, ohartu gara lehenengo ereduan kokatuko genituzkela denak, nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezaugarrien eremuan.

1- NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA

Inauteriak:

Honi dagokionez, esan genezakeen lehenengo ezaugarria, ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta balioespeneko jarrerak izatea haren elementuekiko izango litzateke. Bestalde, norberaren gorputza ezagutzea beste ezaugarri bat izango litzateke, bere buruaren gaineko irudia osatzeko. Adin horietan, ekiten zaio sexu eta generoko nortasuna eraikitzeari, eta biak bereizi ezean, gizarteak egindako hautuak barneratzen dira. Honetan eragin nabaria dauka eskolak, bere esku baitago bi generoetako haurrei, janzteko eran, aukera berak ematea, eta horrela haien sexualitatea bizitzeko aukera ematen zaie. Hemen, eta hurrengo bi eremuetan ere, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da. Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.


Santo Tomas:

Atal honetan, ezaugarri nagusienetako bat ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta balioespeneko jarrerak izatea da, horrez gain, sexu eta generoko nortasuna eraikitzen ere laguntzen du, izan ere, haurrek baserritar jantzia neskena edo mutilena nahi duten erabaki dezakete, eta erabaki horretan haien izaera moldatuz doa. Aurrekoan adierazi dugun bezala, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da. Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.


San Sebastian:

Donostiarrontzat hain berezia den egun honetan, ingurunearekiko partaidetza-sentimenduak lantzea eta errespetu, interes eta balioespeneko jarrerak izateaz gain, gure nortasuna eraikitzen doa, geurea den sentimendu bat pixkanaka barneratzen dugulako. Hemen ere, inauterietan eta Santo Tomas egunean bezala, helburua haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea da, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko. Hemen ebaluazio irizpideei dagokienez, gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta nabarmentzen da. Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.


Oporrak/irteerak:


Kasu honetan, ezaugarri nabarmenena, ingurune fisiko zein sozialarekin haurrak duen edo sortzen duen harremana da. Ingurune hauetako elementuak ezagutzeak eta elementu horien gainean egiten dituzten ekintzek eboluzio bat sortzen dute haurrengan. Bestetik, haurrei jakinmin eta interes handia pizten die ingurune naturalak eta bertako izaki eta elemntuek; honi esker, izakiak ezagutzeari ekiten dio haurrak, haien artean erlazioak sortuz eta haien ezaugarri eta bizi-funtzioak ezagutuz. Hemen helburu nagusia ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea da, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko. Hemen ebaluazio irizpide bat nabarmentzearren, ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea  komentatuko genuke. Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.


Guraso/anai-arrebak:

Honetan nabarmendu genezakeen ezaugarrietako bat, nortasun propioaren eraikuntza da. Izan ere, honetan guraso eta familiarrek eragin handia dute. Hau, imitazioaren bidez ikasten dugulako izan daitekeela uste dugu. Hemengo helburu nagusien artean, hauek nabarmentzen ditugu: ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko; eta ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea, segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.

Lehengusu-lehengusinak:

Familiaren zati hau estimulu iturri bat da, izan ere, haien hezkuntzan gero eta esperientzia zabalagoak izateko aukera emango die haurrei eta, haien bidez, pertsonak eta pertsonen arteko harremanak ezagutzeari ekingo diote. Horren bidez, loturak sortuko dituzte pertsonekin eta konfiantza, enpatia eta atxikimenduko jarrerak landuko dituzte, haien sozializazioaren oinarri direnak. Hemen helburu bat nabarmentzearren, hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura ekoizpenetara, ebalioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko.

Txikitako panpinak:

Hemen nabarmendu dezakegun ezaugarria haurrek panpinekin identifikatzeko duten joera da. Horrez gain, nortasun propioaren eraikuntzan laguntzen du. Gainera, haurrek objektu pertsonalek duten garrantzia ikasten dute, panpina baita haientzat garrantzitsuena, eta zaintzen dute. Kasu honetan, helburuetako bat bere buruaren gaineko konfiantza sentimendua handitzea izan daiteke, eta errespetu jarrera sustatu eta norberaren jokabidea erregulatzea. Ebaluazio irizpideen inguruan, gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat adieraztea eta bere sentsazio eta pertzepzioez jabetzea nabarmenduko genuke. Honen bidez, bere eta gainerako pertsonen gorputzaren atalak ezagutzen, izendatzen eta kokatzen ditugu.


Edukiak

Atal honetan sakonduz, ohartu gara, multzo guztiei antzeko edukiak atxikitzekotan egon garela, eta ondorioz denak batera biltzea erabaki dugu.

Edukiei dagokionez, hainbat eduki komunen agerpena nabaria da, izan ere zereginen eta proiektuen planifikazioari azterketa berezia ematen zaion atala baita, bai mozorroen, zein ekitaldien aldetik. Esan bezala, inguruarekiko partaidetza-sentimenduak lantzen dira, eta hain zuzen ere, hemen enpatia eta errespetua izan daitezkeen beste hainbat jarrera ere kokatuko genituzke, hau da, pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzen da.
Aipàtu bezala, atal honetan nortasunaren eraikuntzak garrantzia handia du, eta hau bera ikus daiteke zentzumenen eta gorputzaren erabileran, kasu honetan, inguruaren azterketa egiteko. Baita ere, aipagarria litzateke, norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategien erabilera (lagun multzoak, irakaslea…).
Garapen motorra, kasu honetan nortasunaren eraikuntzarekin lotuta dagoena, oso garrantzitsua den atala iruditzen zaigu, izan ere, mendira joatean, inauterietako ikastolako dantza egiterakoan, jolas egiterakoan eta beste hainbat adibidetan, norberak, bere gorputzaren ahalmenak eta mugak ezagutu behar dituelako.

Hainbat kasutan eman da, ingurune berri batera salto egitea. Hau honela, ingurune berriko objetuen ezagutza eman da zentzumen eta esperientzien bidez. Jolasa izan da esplorazio bide nagusia.

Afektuarekin lotura egiteko orduan, gizarte-inguruneko hartu-emanei dagozkien hainbat eduki ikusi ahal izan ditugu. Lotura afektiboen ezarpena nabaria izan da kasu askotan, helduekin zein gelakide, lagun, lehengusu eta abarrekin.


Laburbilduz, aipatu beharreko edukiak, nortasunaren eraikuntzarekin zerikusia dutenak gehiago dira, gorputzaren ezagutzarekin lotura dutenak baino; hala eta guztiz ere, bi multzoetatik ageri dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario