Nire haurtzaroko lehen bizipenak Urumea ikastolan bizi nituen, hemen behean ikusten dugun eraikuntzan. Hemen ezagutu nituen nire lehenengo lagunak eta gauza ugari ikasi ere.
Hemen daukagun argazkia, nire gelakideak dira, Urumea ikastolako 3 urteko gelakideak. Oso ondo pasatzen genuen eta urte asko pasa ditugu elkarrekin. Nahiz eta argazki honek denbora asko izan, bertan agertzen diren gelakide askorekin harremana izaten jarraitzen dut. Oso ondo eramaten ginen denen artean, oso zintzoak ginen eta oso ondo pasatzen genuen ikastolan.
Ez da oso ondo ikusten, baina goiko argazkiaren eskubialdean TEOren liburu bat dago. TEOren liburu asko zeuden, baina ikastolan gutxi batzuk genituen. Nire haurtzaroko gustukoenak ziren liburu hauek, hori dela eta, etxean asko nituen, baina, etxez aldatu ginenean, gutxi batzuk eramateko aukera izan nuen. Asko disfrutatzen nuen Teoren historioak irakurtzen. Hasieran, amak edo aitak irakurtzen zizkidaten, baina, irakurtzen ikasi nuenean nik irakurtzen nituen.
Ikastolan, liburuak irakurtzeaz gain, marrazki asko egiten genituen. Egin ditudan marrazki guztietatik hau da gehien gustuko dudana, nire eskuen irudia. Txikitan asko marrazten nuen, izan ere, orain ere marrazten jarraitzen dut. Zihur nago, gaur egun dudan marrazteko zaletasun hau txikitan piztu zitzaidala. Txikia nintzenean, urtea bukatzen zenean, etxera eramaten genuen guk egindako karpeta bat urtean zehar egindako marrazkiekin, eta hau marrazki horien artean aurkitu egin nuen.
Inauterietako eguna asko gustatzen zitzaidan, izan
ere, urte batzuetan nire urtebetetze egunean izaten zen. Oso dibertigarria iruditzen zitzaidan mozorrotzea. Amak kontatu zidan gehien gustatzen zitzaidan mozorroa printzesa mozorroa zela.
Ume guztiak dituzte begiko zenbait objetu eta hauek ziren nireak, lo egiteko panpina eta manta. 2 urte nituela, nire amabitxiak oparitu zidan panpin hau eta honekin egiten nuen lo beti. "Osito" deitzen zen. Toki guztietara eramaten nuen, irteeretara, amonaren etxera... Eta panpinarekin batera, manta eramaten nuen. Oraindik gordeta ditut manta eta panpina, nire seme-alabentzako.

Hemen, ezkerreko aldean dagoen argazkia, nire familia da, nire aita, ama eta anaia. Esan dezaket nire familia nire haurtzaroko pertsonarik garrantzitsuenak direla, beraiekin pasatzen nuelako denbora gehiena. Nire familiari esker gaur naizen pertsona izatera iritsi naiz. Amarekin pasatzen nuen ia denbora gehiena, aita lanean zegoelako. Ama etortzen zen nire bila ikastolara, baina aitak, ostiral arratsaldetan festa zuenean, bera etortzen zen. Ilusio asko egiten zidan.

Nire haurtzaroko beste pertsona garrantzitsu batzuk nire bi lehengusinak dira, Maddi eta Jone. Asteburu gehienetan biltzen ginen jolasteko eta elkarrekin afaltzeko. Denbora asko pasatzen nuen beraiekin, bai ikastola garaian eta udaran. Udara gehienak elkarrekin joaten ginen oporretara, oso txikiak ginetik, eta, oraindik, elkarrekin oporretara joateko ohitura hari mantentzen dugu. Oso garratzitsuak izan dira nire haurtzaroan eta garrantzitsuak izaten jarraitzen dute.


Egun on Leire!
ResponderEliminarBloga irakurtzen egon naiz eta orokorrean interesgarria iruditu zait. Txukuntasunak erraztasuna eman dit irakurtzeko eta gainera, azalpenak argiak dira. Lan polita!
Aupaa Leiree!!!
ResponderEliminarBloga asko gustatu zait, beste gauzetan bezala, honetan ere esku handia duzula iruditzen zait eta denbora eskaintzen diozula! Edukia eguneratu eta txukun antolatua dago! Asko gustatu zait printsesaz jantzita zauden argazkia jajaja oso polita! Lan bikaina egin duzu Leire!
Zorionnaak!!!
Kaixo Leire!
ResponderEliminarZure bloga ikusi dut eta asko gustatu zaita. Lana eguneratua dago eta argi antolatua. Zure txikitako oroitzapenak gustora irakurri ditut eta Iratik dioen bezala printzesaz jantzita zauden argazkia pila gustatu zait!jeje
Zorionak eta segi horrela!